top of page

 

Junkera zazpi sorginez inguraturik dago proiektu berrian

Sorginak 16-19 bitarteko panderojole gazteak dira 

 

Noiz jaso zenuten Keparen proposamena?

 

Amets Ormaetxea: Orain dela urtebete izan zen, gutxi gora behera. Urtarrilak 4ean Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konparsak jaialdi bat egin zuen eta esan zidaten Kepa Junkera zetorrela eta panderojole bat behar zutela eta ea joango nintzen; normala den moduan nik baietz esan nuen. Jo ondoren hasi zitzaiten azaltzen nola 17 urte inguruko neska batzuk behar zituen proiektu baterako eta ea norbait ezagutzen nuen. Sorgin danok txapelketetan gabiltza eta bertatik ezagutzen nituen, batzuei deitu nien eta gero Kepak ere bere kabuz beste batzuk topatu zituen. Kasualitatez denak ezagunak giñen.

 

 

Noiz hasi zineten panderoa ikasten?

 

Leire Etxezarreta: Ni orain dela dexente urte hasi nintzen. Sei, zazpi urterekin panderoa jotzen hasi nintzen. Hasieran trikitixa ez zitzaiten asko gustatzen baina handik 3 bat urtetara trikitixarekin hasi nintzen.

Irati Gutierrez: Ni alderantziz, zazpi urterekin trikitixa jotzen hasi nintzen. Hori nire amaren kontua izan zen batez ere, pixka bat derrigortuta joan nintzen baina gero zaletasun handia hartu nuen. Eta 10 urterekin panderoarekin hasi nintzen.

Amets: Nik uste zazpi sorginetatik beranduen hasi nintzela. Nire kuadriako bat hasi zen panderoa jotzen eta berari ikusita instrumentua gustatzen zitzaidala konturatu eta apuntatu egin nintzen; 11 urterekin.

 

 

Zer ikasi duzue Keparekin proiektu honetan?

 

Irati: Lehen Ametsek esan duen bezala trikitixa txapelketetan ibiltzen gara eta txapelketetako estilora mugatuta geundela esan daiteke. Keparekin ordea, ikasi dugu nola mundu horrez gain ere badagoen beste mundu bat trikitixaren barruan; askoz ere basikoagoa izan daitekena eta oso polita geratu daitekela. Hori izan da ikasi duguna. Eta bestalde esperientzia, leku berriak eta jende pila bat ezagutu dugu. Gainera, gertutasun handia sentitu dugu eta hori izan da proiektuarekin jasotako beste gauzetako bat.

 

 

Lehen aldia zen estudio batean grabatzen zenutena?

 

Leire: Bai, nire kasuan behintzat eta gehienon kasuan lehenengo aldia zen. Gainera, Kepa Junkerarekin: guretzat proiektu hau baino lehenago "inalcanzable" modukoa zena. Eta horrexegatik esperientzia ikaragarria izan da, oso aberasgarria, asko ikasi dugu eta oraindik ere asko dugu ikasteko.

 

Udaran hasi zineten kontzertuak ematen ezta?

 

Amets: Bai, kontzertuak eman ditugu: Katalunia, Portugal, Zaragoza, Zamora, Ciudad Real etab. Niri pertsonalki harritu nauena da, jendeak kontzertuetan duen erantzuna; zeren eta guk abesti guztiak euskaraz abesten ditugu eta jendeak nahiz eta ez ulertu oso erantzun ona ematen du. Bestalde, jendeari asko harritzen dion instrumentuetako bat txalaparta da. Normalean ez daukate inoiz ikusita eta atentzio asko deitzen du. Ia beti kontzertuak bukatzean jendea txalapartari buruz galdetzera etortzen zaigu eta ea probatu dezaketen esatera.

 

 

Iada hilabete pasa da diska atera zenetik, zer nolako harrera eduki duela uste duzue?

 

Irati: Nik uste dut baietz, jendeari gustatu zaiola. Gainera ez da bakarrik diska, liburua ere dago eta azkenean liburuan bitxikeri asko daude jendeak ez dakizkienak: Iturbide, Laja, Landakanda etab. en bizitzak adibidez. Liburuarekin beraien ibilbidea ezagutu daiteke eta gure generazioarekiko ezberdintasuna. Hortaz gain, diskagatik pentsatzen dut ezberdina dela baina kutsu tradizional eta euskalduna duenez gustatu dela.

 

Proiektu hau bukatzean, musika munduan jarraitzea gustatuko litzaizueke?

 

Amets: Jendeak uste du Sorginak lehendik talde bat ginela, baina ez.

Leire: Oraingoz nik uste (daukagun adinarekin bakoitzak dauzkagu gure gauzak : ikasketa etab.) eta "hobby" bezela eta esperientzia moduan, ikasteko aukera bezala hartzen dugula. Gero ikusiko da, zortea egon ez gero gustatuko litzaiguke jarraitzea baina ikusiko da.

  • Twitter Clean
  • Facebook Clean
  • SoundCloud Clean

© 2023 by TYLER REECEProudly created with Wix.com

bottom of page