top of page

"Trikitixaren historia txiki bat"

Kepa Junkerak lan berria kaleratu zuen azaroaren 25ean bere karrera profesionalaren 35 urteak ospatzeko. Proiektu honetan bere ohiko musika nahasketari uko egin gabe, musika tradizionala eta jatorrizkoa eskaintzen du audio-liburu batetan. 2013an Galiza diskoak izan zuen arrakastaren ondoren, Kepa Junkerak izugarrizko proiektua kaleratu du.

 

"Trikitixaren historia txiki bat" trikitiaren musikaren eta Kepa Junkeraren bizipen pertsonalen inguruan egindako bidaiaren lan emozionala da, hau da, Sorginekin batera trikitixari egindako homenaldia. Lan honetan, urteak pasa ahala soinu oso partikularrak eta berezkoak lortu eta kultura euskaldunean ezinhobeto ezarri dituzten gizon eta emakumeak agertzen dira (Adibidez, Xabi Solano Esne Beltza taldeko abeslaria...).

 

Proiektu berri hau ez da diska soilik, diska liburua da. Liburuak 156 orrialde ditu eta Kepa Junkeraren informazioaz gain, aintzinako trikitilarien ibilbidea ere agertzen da gaur egungo trikitilariak arte: Rufino (bere aitona zena), Maurizia, Ahuntza, Iturbide, Epelde, Laja eta Landakanda, Izer, Xabi Solano, Agurtzane eta Ion Elustondo etab. Liburua idazteaz Joxean Agirre arduratu da eta liburuan agertzen diren argazkiak Igotz Ziarretak egin ditu. Liburua eskuko formatuan euskaraz eta gazteleraz dago baina formatu digitalean : ingelesez, galegoz, katalanez, arabiarrez, japonesez eta italianoz eskuratu daiteke. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Diskari dagokionez 17 abestiko diska da: nahiz eta abesti batzuetan kantu bat baino gehiago uztartuta dauden. Ia diska osoa Junkerak grabatu du bere etxean eta nahasketak Mikel F.Krutzagak egin ditu. Ahotsak ordea,  Elkar Estudioan grabatu dira. Sorginez gain, diskan beste hainbat laguntzaile izan ditu trikitilariak, besteak beste: Xabier Diaz ( panderojole galegoa) eta Eliseo Parra perkusiojoleak.

 

SORGINAK:

AMETS ORMAETXEA: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

ENERITZ AULESTIA: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

ALAITZ ESKUDERO: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

LEIRE ETXEZARRETA: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

IRATI GUTIERREZ: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

GARAZI OTAEGI: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

MARIA LASA: Panderoa-Ahotsa-Dantza-Perkusioa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page

ITURRIA: www.kepajunkera.com

         Kepa Junkera & Sorginak

 

  • Twitter Clean
  • Facebook Clean
  • SoundCloud Clean

© 2023 by TYLER REECEProudly created with Wix.com

bottom of page