Kepa
Junkera

Biografia
Kepa Junkera Bilbon jaiotako euskal musikaria da. Trikitia da bere musikaren oinarria eta folk musika tradizionala eta musika modernoa elkartzeagatik lortu du bere ospea, bai Espainia mailan zein nazioarte mailan. Nazioarteko hainbat profesionalekin lan egin du eta beste herrialdeetan hainbat disko argitaratu ditu.
Kepa Junkera txikitatik izan da euskal musikarekin kontaktuan, izan ere, bere aitonak panderoa jotzearen eta bere amak euskal dantza egitearen zaletasuna zuten. 11 urterekin hasi zen trikitia jotzen baina argi geratu zen Kepa Junkerak ez zuela trikitia ohiko moduan jo nahi, izan ere, txikitatik esan zioten bere trikitia jotzeko modua ez zela Euskal Herrikoa. Kepa Junkeraren hitzetan: " Aniztasunak edo ideia ezberdinek ez al dute lekurik? Beti taldetxo baten ideiek agindu behar al dute? Ez al da zilegi aurrerakuntzak egitea? Zergatik ezin dira beste tonu batzuk erabili, edo pieza beste era batera hasi edo dantzari begira ez dauden piezak jo, jendeak entzun besterik egin ez dezan".
Triki Up eta Trikitixa Zoom bakarka eginiko disketan argi ikusi zen Kepa Junkera ez zela ohiko trikitilaria. Kalejira al-buk diskoan baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa,teklatua... erabili zituen bere kantetan, gainera ingelesez idatzitako letrak, bertsoalariek eginiko letrak... erabili ziren. Kepa Junkeraren karrera profesionala beti goraka joan izan da gaur eguneraino eta horren erakusgarri da nazioartean eduki izan duen arrakasta.
Trans-Europe Diatonique izan zen bere lehen nazioarteko diskoa. John Kirckpatrick britainiarrarekin eta Ricardo Tesi italiarrarekin batera egin zuen. Baina arrakasta komertziala eta ospea ekarri zion diskoa Bilbao 00.00h izan zen, 1998an. Mundu osoko soinu desberdinak lortu nahiean, Kepa Junkerak nazioarteko beste hainabat profesionalekin lan egin zuen diska hartan, horien artean: Phill Cunningham, Hedningarna, Paddy Moloney... Bi urte geroago, arrakasta berdina lortzeko nahiean, Maren diskoa argitaratu zuen ,berriro ere, nazioarteko soinu desberdinak bildu nahi zituen disko berdinean baina Bilbao 00.00h diskan ez bezala, Maren diskoko abesti bakoitzean soinu nahasketak zeuden. Kepa Junkera Grammy Latino sarietarako izendapena lortu zuen Maren diskagatik. Irabazi ez zuen arren, bi urte geroago Bilboko Arriaga Antzokian grabaturiko K zuzeneko diskoarekin berriro izendatu zuten eta oraingoan, irabazi zuen.
2008an Kepa Junkerak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso zuen Herria, Etxea eta Kalea diskoak kaleratzeko euskal musika berritu eta nazioartera zabaltzeko asmoz. Baina arazoak izan zituen 483 musikarik diru laguntzen horien kontrako manifestua sinatu zutelako. 2011n Argia aldizkariak eginiko elkarrizketa batean, hurrengoa aitortu zuen: "Ez dut inoiz pentsatu guapoena nintzelako, besteak kozkorraren apurretara kondenatu, eta ogi zuria jango nuenik. Subentzioa eskatu eta eman zidaten, ez dut ezer lapurtu".
Bere karrera profesionalaren 35 urteak ospatzeko Kepa Junkera & Sorginak izeneko literatur-diskoaren proiektua argitaratu du Azaroaren 25ean. "Trikitixaren historia txiki bat" izenburuarekin lehen eta oraingo trikitilariak omendu eta haien ibilbidea argitaratu du.
ITURRIAK:
Argia
Wikipedia