Kepa
Junkera

Kepa Junkerak diska liburu berria aurkeztu du
Junkerak proiektu honekin 35 urte ospatzen ditu trikitiaren alboan
Orain dela hilabete aurkeztu duzu proeiktu berria, "Trikitixaren historia txiki bat" nola definituko zenuke?
Urteak neramatzan zerbait egin nahian. Nik soinu hutsago horri buruz neukan oroitzapenarekin: trikitixa, panderoa eta ahotsak erabiliz soilik. Eta ba pixkanaka zure buruan proiektua antolatzen joaten zara, zeren eta ez da egun batetik bestera egiten den gauza. Bestalde, esperientziaren pilaketa eta azken lanak egin ondoren trikitiaren soinu horrekin landutakoa azalerazteko ordua zela pentsatu nuen. Eta hiru elementu horiekin egitea erabaki nuen. Baina trikitia eta panderoa modu xehean erabili ordez, beste zerbait egitea erabaki nuen: trikia, panderoa eta ahotsa. Etxean grabatzeak asko erakartzen ninduen eta halaxe egin dut. Bestalde sorginekin ere proiektua aurrera nola dijoan ikusi dugu. Azkenean nire esperientzian eta 150 urteko trikitixaren ibilbidean oinarritu naiz. Eta kalean zein antzerkietan aurkeztu daiteken zerbait egin dut eta gero liburuak ere alde dibulgatiboa eman dio proiektuari.
Zazpi neska gazterekin zaude proiektu honetan, arrazoi zehatz batengatik?
Jende gaztea nahi nuen, profesionalak ez direnak eta panderoaren alde femenino hori gustatzen zitzaidan. Baina ezin daiteke jakin, agian egunen batean mutilak ere sartuko ditugu proiektu honetan. Hasieran sorginek ez zekiten ondo zer zen proeiktua, orain adibidez beste bi etorriko balira, behin ikusita jakingo zuten zer den, baina sorginek ez zekiten. Eta hori ere gustoko nuen, zerbait berria izatea eta gero beste batzuen adibide izateko aukera edukitzea. Agian galizian ohikoa da baina hemen lehenengo aldia da era honetan lan egiten dena. Helburua kantera egitea da, jotzen duen jende asko dagoelako baina horretan bakarrik geratzen direlako. Aurrera egiteko erabakia hartzeko ohiturarik ez dago. Bestalde, jende gaztea nahi nuen zeren eta beste ilusio bat dute, irauten duen arte behintzat. Ni adibidez hainbeste urteren ostean oraintxe kamerinoan egotea, jakinez eszenatokira atera eta jotzeko, proiektua aurkezteko eta sortzeko aukera dudala ikaragarria iruditzen zait. Agian edozeinek esango luke izugarrizko "rolloa" dela larunbat bat arratsaldeko 20:30etan hemen egotea eta nahiago dute lagunen artean poteo batzuk hartzen egon baina nik ez. Niri nire lanak asko ematen dit, asko betetzen nau.
Liburuan antzinako trikitilariak aipatzen dituzu: Iturbide, Laja etab. Haiek adibide bezela hartu zenituela esan daiteke?
Nik, nahiz eta rekaldekoa izan, trikitixa nire aititeri entzuteko zortea izan nuen. Eta gero nire amari. Nire ustez hori izan zen giltza zeren eta bestela nik agian ez nuke instrumentua ezagutuko. Eta nigan "txispa" hori sortu zuen trikitixak. Eta gero ba kantuak ikasten hasten zara, momentu horretan ez zegoen maixurik, eta nahigabe batzuekin jotzen hasten zara, festetan, bodetan etab. Baina ongi gogoratzendut, 12 urterekin nuen pasioa eta ez zait ahaztuko. Gainera, nik klaseak ere eman ditut eta eta oso jende gutxik du nik nuen pasioa. Zaila da, jendeari gustatzen zaio baina puntu baterarte. Batez ere, trikitixari perkusioak orkesta moduan aportatu dizkiodala uste dut, matizeak (baxuago eta altuago jotzea), sortzea etab. Eta guzti hori bizirik mantentzeak motibatuta jarraitzea dakarkit. Agian beti berdin joko banu, iada asperturik egongo nintzateke. Nire aburuz, proiektu ausarta da, gauza gutxiekin baina azken finean asko diren gauzekin egina dagoelako eta originalitatea bilatu delako.
