Kepa
Junkera

Julen Alonso: azken urteetan txapela gehien irabazi dituenetariko trikitilari gaztea
Oriotar trikitilari gazte hau trikitiaren munduko etorkizuna da
Trikitilaria zaren aldetik, gustatzen zaizu Kepa Junkeraren estiloa?
Keparen estiloa oso originala iruditzen zait. Berak ez du beste trikitilariek bezala beti metodo berdina erabiltzen kantak jotzeko eta ez ditu beti kanta tradizionalak jotzen. Baizik eta Kepak originalak jotzen ditu eta bere puntua ematen dio abestiei.
Zer iruditu zaizu diska berria instrumentu aldetik?
Diska berriko perkusioak ondo geratu dira, berez trikitixa gailendu behar da eta sartutako perkusioak oso ondo landuta daudela nabaritzen da baina ez dute trikitixa tapatzen beraz konbinazio ona da.
Zer da proiektu honetatik gehien gustatu zaizuna?
Proiektu honetatik gehien gustatu zaidana zazpi sorginak elkartu izana da. Lehen ez ziren hainbeste eramaten beraien artean eta harreman polita egin dute, pozik ikusten zaie. Gainera ikaragarri ikasten ari dira eta izugarrizko esperientzia ari da izaten beraientzat. Bestalde, asko gustatu zaizkit Kepak diskan sartu dituen perkusio ezberdinak: txintxarririk gabeko panderoa, Peñapardako panderoa, pimientoi kaxak etab.
Zergatik miresten duzu Kepa artista moduan?
Keparen diska guztiak entzunda ditut eta txiki txikitatik jarraitzen dut. Bere estiloa pila bat gustatzen zait, moderno puntu hori eta bere abestiak asko gustatzen zaizkit. Gainera, berak kanta guztiak beti ezberdin jotzen ditu. Kanta berbera inoiz ez dizu berdin joko, etengabeko inprobisazioan jotzen du eta hori ikaragarria da.
Keparekin jotzeko aukera izan zenuen ezta?
Bai, Keparekin jo nuen eguna oso berezia izan zen. Lehenagotik komentatu zidan behin edo behin: "Egunen batean batera jo beharko dugu eh!" Baina nik txantxetan zebilela uste nuen. Egun batean bere kontzertu batera joan nintzen eta publikotik atera zidan berarekin jotzeko. Urduri jarri nintzen eta nahiz eta disfrutatu, hain urduri nengoen ez naizela zehazki ondo gogoratzen momentuataz. Bukatu eta berehala ez nintzen gogoratzen zeintzuk ziren jo genituen kantak. Oso egun berezia izan zen.
